José Ramón Salmantón. Sodupe 1959
Hasieran, pieza tradizional samarrak egiten zituen, baina denboraz,
merkatuaren exijentzia berrietara egokitu zen .
Horrela bada, hobetzeko irrikak bultzatuta, maisulan bilakatu zituen
paperontziak, aterki-ontziak, ogi-otarreak, jostotzarak, bionboak edo
baserriko aulkiak. Bizitzan egindako ibilbideagatik, Bizitza osoa
Artetsu saria jaso zuen 2015ean.
Juan Unzueta. Garai. Garai 1924
Juan Unzuetak, Juanito etxekoentzat, ere antzera ikasi zuen
artisautza lanbidea, aitarengandik, hain zuzen ere. Bada, ikasitakoa
zortzi seme-alabei transmititu zien aitak. Tailerra Durangon ipini
zuten eta familiako kide guztiak, ama ere bai, saskigintzan aritzen
ziren, egunero 100 saski egiten baitzituzten Ezkerraldeko
meategietara bidaltzeko. Unzueta familiak kate-lana egiten zuen,
alegia, egurra atera, arrabota pasatu, kalibratu, meategirako saskiak
egin… Gerra Zibilaren ondorioz, Unzueta familiak jarduera aldatu
behar izan zuen, baina aurrera egin zuten.
Juan gizon ekintzailea zen, eta gauza berriak egiten hasi behar
zuela pentsatu zuen; horrela, meategietarako saskitzarrak,
apurka-apurka, egiteari utzi, eta bestelako pieza landuak eta akabera
hobeak zituztenak egiten hasi zen. Horixe izan da bere ezaugarri
nagusia: ondo egindako lana, mimoz eta maitasunez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario