Gero eta gutxiago falta da 22. Euskal Denda hasteko. Asteburu honetan Durangoko Merkatu plaza atontzen buru belarri ibili gara. Lan ederra egin dugu, alta, ahalegina merezi izan du. Izan ere, beste
behin ere, Euskal Denda sektorearen erakustoki onena izango da.
Helburu nagusia artisautza
tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti
ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz.
Profesional hauek
biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen
lana bertatik bertara ikusaraztea; horixe baita Euskal Dendaren
funtsa, hain zuzen ere. Gure ustez, artisautza bizimodu bat da, gure
herriaren balio kulturak bultzatzeko modu bat da, baita garapen
ekonomikoa sustatu eta, gaur egun, galtzen doazen ogibideak
bizi-iraunarazteko modu bat ere. Horrela bada, ekimen honen inguruan
Euskal Herriko artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko
dira. Ezin dugu ahaztu artisautza bizimodu bat
dela.
xfvnxvbzxvcb


No hay comentarios:
Publicar un comentario