Gaurko irekiera hunkigarria izan da, izan ere, Kultura eta Euskara diputatuak, Lorea Bilbaok, artisautzaren balioa azpimarratu du, eta, era berean, euskaldun guztion balioa dela esan du. Halaber, aintzat hartu du artisauek egindako lana eta urteroko alhalegina Euskal Dendan egoteko.
Aurreko urteetako ildoari jarraituz, Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Nahiz eta azoka esparruak muga fisikoak dituen, aurten artisau gehiago izango ditugu, guztira 54, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak; iaz baino bi gehiago. Bestalde, bertan izango diren firma askok lehen aldiz parte hartuko dute, 20 profesional batuko dira aurtengora; beraz, hori ere bada berrikuntza. Alegia, artisauetatik % 37k estreinakoz parte hartuko dute azoka honetan, kutxu freskoa eta eraldatzailea emanez.
Lurraldekako parte hartzea dela eta, Bizkaiak izango du ordezkari
gehien, hogeita sei artisau. Gipuzkoatik hamahiru etorriko dira eta
Nafarroatik zortzi. Arabarrak sei izango dira, iazko kopurua, eta
lapurtar bakarra.
Sektorekako sailkapena egiten badugu, aurten, metalgintza, zeramika
eta ehungintza dira ordezkari gehien dituztenak, 10, 8 eta 7 tailer,
hurrenez hurren. Halaber, aipatzekoa da nekazaritzako elikagaien
sektorea, bere lekua egin baitu Euskal Dendan: zazpi aditu ekarriko
ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario