Euskal
Herriko Artisauen Elkarteak, Arbasok, Euskal Denda antolatzen duen
elkarteak, aurtengo emaitzak ondo aztertu dituzte: “egia da iaz
baino bisitari gehiago etorri direla. Izugarrizko zifrak dira
aurtengoak, inoiz ez genuen asmatu 26.720 bisitari izango
genukeenik. Eta noski, horrelako harrera salmentetan islatu da. Pozik
daude artisauak”, azpimarratu zuen Bernat Vidalek, Arbasoko
presidentak.
Haren
esanetan “hasi ginenean 1995ean, ez genukeen imajinatu 20.000
bisitari izango genituenik, orain dela bi urte 23.000 heldu ginen.
Uste genuen hori izango zela gure topera, baina aurtengoa ikusita
arrakastatsua izan da 22. edizio honetan. Oso pozik gaude lortu
dugunarekin. Horregatik guztiei eskerrak eman nahi dizkiet guregana
hurbiltzea”, esan zuen Arbasoko presidenteak, Bernat Vidalek.
Arbasoren ustez “aurtengo Euskal
Dendak jarrera oso ona eduki du, agian publikoen leialtasunari esker
eta hori aipatu behar dugu, gero eta jente kontzietzatutagoa
datorkigu”, Bernat Vidalen esanetan.
Euskal Dendaren helburu nagusia
artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea
eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz.
Profesional hauek biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi
garaian, artisauen lana bertatik bertara ikusaraztea.
Bisitariak konprobatu du antzinako
lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau
produktuak onak direla. Halaber, gure herriaren balio kulturak
bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta
galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko.
Benetan eskerrik asko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario