Euskal Dendak argi dauka zein diren haren helburuak, hau da, artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Hori esanda, etortzen diren guztiak konprobatzen du antzinako lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau produktuak onak direla. Halaber, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko. Hartara, ekimen honen inguruan, Euskal Herrietako artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira.
Profesional hauek
biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen
lana bertatik bertara ikusaraztea; horixe baita Euskal Dendaren
funtsa, hain zuzen ere. Izan ere, artisautza bizimodu bat da, gure
herriaren balio kulturak bultzatzeko modu bat da, baita garapen
ekonomikoa sustatu eta, gaur egun, galtzen doazen ogibideak
bizi-iraunarazteko modu bat ere. Horrela bada, ekimen honen inguruan
Euskal Herriko artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko
dira. Ezin dugu ahaztu artisautza bizimodu bat
dela.
Euskal Denda, bada, ezinbesteko topaketa izango da artisautza bizirik dagoen sektorea dela egiaztatzeko; horren adierazgarria da topaleku honetara lehen aldiz etorriko diren artisauen kopurua. Parte hartzaileen ia % 40a izango da, beraz, argi geratzen da sektorean belaunaldi berria datorrela eta erakundeen aldetiko laguntza behar duela irakite bizian dabilen gremio honek.
ORDUTEGIA:
Goiza, 11:00 - 14:30
Arratsaldea, 16:30 - 21:00.
Igandea 10, 20:00ak arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario