viernes, 8 de diciembre de 2017

Helburuak betetzen

    Euskal Dendak argi dauka zein diren haren helburuak, hau da, artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Hori esanda, etortzen diren guztiak konprobatzen du antzinako lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau produktuak onak direla. Halaber, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko. Hartara, ekimen honen inguruan, Euskal Herrietako artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira.
      Euskal Denda, bada, ezinbesteko topaketa izango da artisautza bizirik dagoen sektorea dela egiaztatzeko; horren adierazgarria da topaleku honetara lehen aldiz etorriko diren artisauen kopurua. Parte hartzaileen ia % 40a izango da, beraz, argi geratzen da sektorean belaunaldi berria datorrela eta erakundeen aldetiko laguntza behar duela irakite bizian dabilen gremio honek.
     Profesional hauek biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara ikusaraztea; horixe baita Euskal Dendaren funtsa, hain zuzen ere. Izan ere, artisautza bizimodu bat da, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko modu bat da, baita garapen ekonomikoa sustatu eta, gaur egun, galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko modu bat ere. Horrela bada, ekimen honen inguruan Euskal Herriko artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira. Ezin dugu ahaztu artisautza bizimodu bat dela. 


ORDUTEGIA: Goiza, 11:00 - 14:30
Arratsaldea, 16:30 - 21:00.

Igandea 10, 20:00ak arte.


No hay comentarios:

Publicar un comentario