domingo, 3 de diciembre de 2017

Aurrera goaz

Gero eta gutxiago falta da 22. Euskal Denda hasteko. Asteburu honetan Durangoko  Merkatu plaza atontzen  buru belarri ibili gara. Lan ederra egin dugu, alta, ahalegina merezi izan du. Izan ere, beste behin ere, Euskal Denda sektorearen erakustoki onena izango da. Helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz.
Profesional hauek biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara ikusaraztea; horixe baita Euskal Dendaren funtsa, hain zuzen ere. Gure ustez, artisautza bizimodu bat da, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko modu bat da, baita garapen ekonomikoa sustatu eta, gaur egun, galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko modu bat ere. Horrela bada, ekimen honen inguruan Euskal Herriko artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira. Ezin dugu ahaztu artisautza bizimodu bat dela.       



xfvnxvbzxvcb


No hay comentarios:

Publicar un comentario