domingo, 10 de diciembre de 2017

Eskerrik asko guztioi!!!!

       Durangoko 22. Euskal Dendak 26.720 bisitari izan ditu, iaz baino 8.000 bisitari gehiago eta salmentak antzekoak izan dira, eta horri esker pozik ageri dira antolatzaileak. Aurten lurralde guztietako 54 artisau izan ditu Euskal Dendak.
    Euskal Herriko Artisauen Elkarteak, Arbasok, Euskal Denda antolatzen duen elkarteak, aurtengo emaitzak ondo aztertu dituzte: “egia da iaz baino bisitari gehiago etorri direla. Izugarrizko zifrak dira aurtengoak, inoiz ez genuen asmatu 26.720 bisitari izango genukeenik. Eta noski, horrelako harrera salmentetan islatu da. Pozik daude artisauak”, azpimarratu zuen Bernat Vidalek, Arbasoko presidentak.
    Haren esanetan “hasi ginenean 1995ean, ez genukeen imajinatu 20.000 bisitari izango genituenik, orain dela bi urte 23.000 heldu ginen. Uste genuen hori izango zela gure topera, baina aurtengoa ikusita arrakastatsua izan da 22. edizio honetan. Oso pozik gaude lortu dugunarekin. Horregatik guztiei eskerrak eman nahi dizkiet guregana hurbiltzea”, esan zuen Arbasoko presidenteak, Bernat Vidalek.
    Arbasoren ustez “aurtengo Euskal Dendak jarrera oso ona eduki du, agian publikoen leialtasunari esker eta hori aipatu behar dugu, gero eta jente kontzietzatutagoa datorkigu”, Bernat Vidalen esanetan.
     Euskal Dendaren helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Profesional hauek biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara ikusaraztea.
    Bisitariak konprobatu du antzinako lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau produktuak onak direla. Halaber, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko.    
Benetan eskerrik asko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario