sábado, 9 de diciembre de 2017

Berriak dira

       Aurreko urteetako ildoari jarraituz, Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak ditu. Nahiz eta azoka esparruak muga fisikoak dituen, artisau gehiago ditugu, guztira 54, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak; iaz baino bi gehiago. Bestalde, bertan diren firma askok lehen aldiz parte hartzen dute, 20 bat inguru profesional batzen dira aurtengora; beraz, hori ere bada berrikuntza. Alegia, artisauetatik % 37k estreinakoz parte hartzen dute azoka honetan, kutxu freskoa eta eraldatzailea emanez.
Etorri eta topatu, merezi izango du. Hona hemen zerrenda luzea eta osoa:

ARABA
Arabar ordezkariak:
Anahuel, sendabelarren bidezko tratamendu naturalak. Vitoria-Gasteiz.
Estíbaliz de Cristóbal, Gasteizen landutako bitxigintza.
BIZKAIA:
Bizkaiko artisautza arloko hamar enpresa etorriko dira lehenengo aldiz, Euskal Dendara:
Mama Kitenge, moda eta diseinu enpresa, multikulturala eta ausarta. Bilbo.
Zuribel, oihalezko jatorrizko osagarrien diseinua eta patroigintza. Bilbo
Vicente Alcaide, itsas zaporedun zeramika. Bermeo.
Zur berri, egurrez egindako kalitate handiko lanak. Bilbo.
Gorakat, larrugintza berria. Elorrio.
Terai Cosmética, azala zaintzeko jardueradun enpresa. Bilbo.
Larruki, larruzko osagarriak. Getxo.
Taller Cuero 925, larruaren arloa iraultzen. Bilbo.
Felix Larrañaga, egur taillagina. Berriz.
Hilda Soto, bitxigintza tailerra. Erandio.
GIPUZKOA:
Gipuzkoak ere lehen aldiz diren lau ordezkari  ditu:
Luhei, estilo propiodun gazte marka dinamikoa. Irun.
Damasoro Etxaldea, abeltzaintza ekologikoa eta familiarra. Ibarra.
Gorrotxategi, txokolate egile bikaina, ibilbide luzekoa eta prestigioduna. Tolosa.
Gurumarionetas, magiaren unibertsoa. Donostia.
NAFARROA:
Nafarroatik lehen aldiz dira honako hauek:
Katealde, ahateak hazten eta foiea egiten duen artisautza enpresa. Altsasu.
Kamuts, zeramika garaikidea. Elizondo.
A los 40 joyas, bitxigintza eta bestelakoak lantzen dituen enpresa ekintzailea. Atarrabia.
ORDUTEGIA: Goiza, 11:00 - 14:30
Arratsaldea, 16:30 - 21:00.
Igandea 10, 20:00ak arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario