jueves, 7 de diciembre de 2017

Durangaldeko artistak

Aipagarria da Durangaldean egiten den lan handia, artisautzaren epizentroa baita, eta horren isla ikusiko dugu Euskal Dendan, zazpi ordezkarik parte hartuko dute eta. Honakoak dira:  Berrizko Felix Larrañaga, aspaldiko laguna, baina inoiz ez da egon Euskal Dendan. Aurtengo lehendabizikoa eta pozik dabi
Eneko Unzalu bitxigilea ere han dago. Lotura handikoa dauka Euskal Dendarekin, eta aurten ere han dago haren bitxigintza zabaltzen.
Ez da falta Rosa Etxabe, zeramikari eta grabatzailea. Izugarri preziatuak dira haren artelanak, eta hori bisitariek estimatzen dute
Restaurarte, zaharberritze tailerra, 2010eko stand onena sariaren irabazlea, eta 22. edizio honetan Durangon daude.
Elorrioko Anitha Mol, paperezko bitxiak egiten ditu, baina aurten resinak hartu du eta biuru belarri dabil lehengai horrekin.
  Gorakat gazte elorriarra ere, bere produktu berriekin Euskal Dendan, badago, gainera estreinakoz. Nahiz eta erakustoki txikia izan, kategoria handikoak dira haren osagarriak. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario